Udal hauteskundeak izan ondoren, zeinetan udalbatza berriaren osaketa erabaki zenuten, eta datozen lau urteetan gure Udala gidatzeko behar den zuen konfiantza jaso ondoren, ohore bat da zuengana berriro ere  zuzendu ahal izatea Noain Elortzibarreko Alkate bezala.

Gure herria eta Ibarra aniztasun handiko pertsonez  osaturik daude Batzuk gure herrian jaio ziren, beste batzuk beste herrialde batzuetatik etorri dira eta gure herria aukeratu dute bizitzeko eta familia bat osatzeko, eta batzuek gure udalerrian bizi dira eskaintzen ditugun zerbitzu bikainak direla-eta. Hain zuzen, aniztasun hau da errespetatu behar duguna, hemen bizitzen dugun guztiondako onerako elkarbizitzarako harremanak sortu. Zalantzarik gabe, hori izango da gure lanaren helburu bat.

Nire asmoenetako bat, sendoenetarikoa, denengatik eta denontzat pentsatzen eta gobernatzen duen  Udal baten burua izatea da. Sortzen diren arazoak konponduko dituena eta arazo berririk sortuko ez dituena. Horregatik, bai nirea taldea bai ni neu prest egonen gara, beti egin dugun bezala, ibarrarako  ideia onenak biltzeko eta gauzatzen saiatzeko

Noain Elortzibarreko Udala asko handitu da azken hamarkadetan eta bizilagun guztiei zerbitzu asko eskaintzen zaizkie, hori dela eta, harro sentitu behar gara baina, aldi berean, jakin behar dugu lorpen horiek handitu eta hobetu ditzakegula eta, helburu hori lortzeko lan egingo dugu nekatu gabe.

Gure Udalerria 11 herriz osaturik dago (Noain, Imarkoain, Elortz, Dorre, Gerendiain, Iharnotz, Zabalegi, Zulueta, Oritz, Otao eta Ezperun), egoera horrek ez du urruntzen gaitun errail bat berarekin ekarri behar, aldiz, komunitate bezala aberasten gaituen egoera gisa ulertu behar dugu, gure ibarreko herrien arteko harremanak bultzatuz.

Udal honekin batera lan egiten duten hainbat talde aipatu nahi ditut, Noain Elortzibarren lan izugarria egiten dutelako, bizilagun guztiek aintzat hartzen dutena. Hori dela eta, beti izan behar dugu beraiekin harreman adeitsu eta emankorra, denon onerako izango dena eta gure udalerriak leku erakargarri izaten jarrai dezan ahalbidetzen duena, eta bere gizarte eta kultur ahalmenak aprobetxatuz.

Ingurumen-politiketan aitzindari eta erreferentea den herri batean bizi gara, bizi kalitate handia dago eta askatasunez eta berdintasunez bizi ahal dugu. Gure historiaz eta gure iraganaz harro egon gaitezke, gure aurretik izan diren ibarreko bizilagunak arazoei aurre ematea lortu zuten. Hori dela eta, une honetatik etorkizunari aurrez aurre begiratu nahi diogu eta Noain Elortzibarrekin beti harro izan gaitezen

Agur bero bat.

 

Sebastián Marco Zaratiegui

Sebastián Marco Zaratiegui
X