Cookiea testu-fitxategi txiki bat da eta zure nabigatzailean gordetzen da, edozein web-orrialde bisitatzen duzunean. Cookieak eraginda, webak zure bisita hori gogoratuko du zu berriz ere orrialde hartan sartzean. Cookieek informazio teknikoa, lehenespen pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera estatistikak, erabiltzaileen kontu sarrerak, etab. gordetzen dituzte. Cookiearen helburua da webaren edukia zure profilera eta beharretara egokitzea. Cookierik gabe, web-orrialdeek eskaintzen dituzten zerbitzuak nabarmen murriztuko lirateke.
WEBGUNE HONETAN ERABILTZEN DIREN COOKIEAK
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideekin bat, web honetan erabiltzen dituen cookieak azalduko ditugu zehatz-mehatz, ahalik eta informaziorik zehatzena emateko.
Webgune honek honako cookieak erabiltzen ditu:
- Saioko cookieak, blogean idazten dituzten erabiltzaileak pertsonak izatea bermatzeko; eta ez aplikazio automatizatuak. Horrela, spami aurre egiten zaio.
Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu:
- Google Analytics: cookieak gordetzen ditu, web horren trafikoari eta bisita bolumenari buruzko estatistikak egiteko. Webgunea hau erabiltzean, baimena eman diozu Googleri zure buruzko informazioa trata dezan. Beraz, edozein eskubide erabiltzeko, zuzenean Googlera jo beharko duzu.
- Sare sozialak: Sare sozial bakoitzak bere cookieak erabiltzen ditu, zuk botoiak sakatu ahal izateko; “Atsegin dut” edo “partekatu”, adibidez.
COOKIEAK DESGAITZEA EDO EZABATZEA
Une oro erabiltzen ahalko duzu cookieak webgune honetatik desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea. Ekintza horiek era desberdinean egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailea zein.
OHAR GEHIGARRIAK
- Ez web hau, ez haren legezko ordezkariak, ez dira aipatutako hirugarrenek cookie politikan izan dezaketen pribatutasun politiken egiazkotasunaren eta edukiaren erantzule .
- Web nabigatzaileak cookieak gordetzeaz arduratzen dira, eta gune horretatik erabili behar duzu cookieak ezabatzeko edo desgaitzeko eskubidea. Ez web honek, ez haren legezko ordezkariek, ezin dute bermatu aipatu nabigatzaileek cookieak ongi edo gaizki manipulatzea.
- Kasu batzuetan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak ahaztu ez dezan ez dituela cookieak onartu.
- Google Analytic-ko cookieei dagokienez, enpresa horrek cookieak gordetzen ditu AEBn kokaturiko zerbitzarietan, eta konpromisoa hartu du hirugarrenekin ez partekatzeko, salbu eta beharrezkoa denean sistema funtzionatzeko edota legeak horretara behartzen duenean. Google-ren arabera, enpresa horrek ez du zure Ip helbidea gordetzen.
Google Inc. Enpresa Portu Seguruko Akordioari atxiki zaio: Akordioak bermatzen du emaniko datu guztiak babestuko direla Europako araudiarekin bat. Horri buruzko argibideak esteka honetan dituzu. Googlek cookiei ematen dien erabilerari buruzko informazioa nahi baduzu, hona hemen beste esteka bat. - Cookie politikari buruzko zalantza edo galdera orotarako, jo ezazu guregana harreman atalaren bidez.
ZER DA COOKIE BAT?
Cookiea testu-fitxategi txiki kaltegabea da eta zure nabigatzailean gordetzen da, edozein web-orrialde bisitatzen duzunean. Cookieak eraginda, webak zure bisita hori gogoratuko du zu berriz ere orrialde hartan sartzean. Jende aunitzek ez badaki ere, cookieak duela 20 urtetik hona erabiltzen dira, lehen nabigatzaileak World Wide Weberako agertu zirenean.
ZER EZ DA COOKIE BAT?
Ez da ez birusik, ez troiarrik, ez harrik, ez spamik, ez spywarerik, eta ez ditu pop-up irekitzen.
ZER INFORMAZIO GORDETZEN DU COOKIE BATEK?
Cookieek ez dute zuri buruzko informazio sentikorrik gordetzen, hala nola kreditu-txartelak edo banku-datuak, argazkiak, zure NANa, informazio pertsonala, etab. Gordetzen diren datuak teknikoak dira, lehenespen pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, etab.
Web zerbitzariak zure web nabigatzaileari baizik ez zaitu pertsona gisa lotzen. Izan ere, zuk ohikoan Internet Explorer nabigatzailearekin nabigatzen baduzu, eta web berean Firefoxekin edo Chromerekin nabigatzen baduzu, ikusiko duzu weba ez dela ohartzen zu pertsona berbera zarela, zeren nabigatzaileari lotua baitago; eta ez pertsonari.
ZER COOKIE MOTA DIRA?
- Cookie teknikoak: funtsezkoenak dira, eta haien bidez gauza asko jakiten dira, hala nola noiz ari den nabigatzen pertsona bat edo aplikazio automatizatu bat, noiz ari den nabigatzen erabiltzaile anonimo bat edota erregistratu bat, eta horiek oinarrizkoak dira edozein web dinamiko funtzionatzeko.
- Analisi cookieak: egiten ari zaren nabigazio motari buruzko informazioa jasotzen dute, gehien erabiltzen dituzun atalak, zer produktu kontsultatu duzun, zer ordu zerrendetan erabiltzen duzun, hizkuntza, etab.
- Publizitate cookieak: publizitatea erakusten dute zure nabigazioaren arabera, zer herrialdetakoa zaren, hizkuntza, etab.
ZER DIRA COOKIE PROPIOAK ETA HIRUGARRENEN COOKIEAK?
Cookie propioak dira bisitatzen ari zaren orrialdeak sortutakoak, eta hirugarrenen cookieak, berriz, kanpo zerbitzuek edo hornitzaileek sortutakoak: Facebook, Twitter, Google, etab.
ZER GERTATUKO DA, COOKIEAK DESGAITZEN BADITUT?
Cookieak desgaitzeak zer ondorio izan ditzakeen jakin dezazun, hona hemen zenbait adibide:
- Ezin izanen duzu web horren edukirik partekatu Facebooken, Twuitterren, ezta beste ezein sare sozialetan ere.
- Webguneak ezin izanen ditu edukiak egokitu zure lehenespen pertsonaletara, online dendetan gertatzen denez.
- Ezin izanen duzu sartu web horren eremu pertsonalean; adibidez, “Nire kontua”, “Nire profila” edo “Nire eskariak”.
- Online dendak: ez duzu online erosketarik egiterik izanen. Telefonoz egin beharko dituzu edota denda fisikoa bisitatuta, halakorik badu.
- Ezin izanen da pertsonalizatu zure lehenespen geografikoak; ordu eremua, dibisa, hizkuntza, adibidez.
- Webguneak ezin izanen du web azterketarik egin webeko bisitariei eta trafikoari buruz; horrek eragotziko du weba lehiakorra izatea.
- Ezin izanen duzu blogean idatzi, ez argazkirik igo, ez iruzkinik argitaratu, ez edukiak baloratu edo puntuatu. Webak ere ezin izanen du jakin zu pertsona edo spama argitaratzen duen aplikazio automatizatua ote zaren.
- Ezin izanen da erakutsi sektoreen araberako publizitaterik; eta horrek webaren publizitate arloko diru-sarrerak murriztuko ditu.
- Sare sozial guztiek cookieak erabiltzen dituzte; desgaitzen badituzu, ezin izanen duzu sare sozialik batera erabili.
EZABATU AL DAITEZKE COOKIEAK?
Bai. Eta ezabatzeaz gain, blokatu ere, oro har, edota domeinu jakin baterako.
Webgune bateko cookieak ezabatzeko, zure nabigatzailearen konfiguraziora jo behar duzu, eta han, bilatu kasuan kasuko domeinuari lotutakoak, eta ezaba itzazu.
COOKIEEN KONFIGURAZIOA NABIGATZAILERIK ERABILIENTZAT
Ondoren azalduko dizugu nola sartu Chrome nabigatzailearen cookie jakin batean. Oharra: urrats horiek alda daitezke, nabigatzailearen bertsioaren arabera.
- Jo Konfiguraziora edo Lehenespenetara Artxibo menuaren bidez edota goian eskuinean ageri den pertsonalizazio ikonoa sakatuz.
- Hainbat atal ikusiko dituzu; sakatu “Erakutsi aukera aurreratuak” aukera.
- Jo Pribatutasunera, Edukien Konfiguraziora.
- Aukera ezazu Cookie guztiak eta webguneetako datuak.
- Zerrenda batean cookie guztiak agertuko dira, domeinuen arabera antolatuak. Domeinu jakin bateko cookieak errazago topa ditzazun, sartu bere osoan edo partzialki helbidea Bilatu cookieak eremuan.
- Iragazki horren ondotik, pantailan linea bat edo batzuk agertuko dira eskatutako webeko cookiekin. Orain, aukeratu eta sakatu X, huraxe ezabatzeko.
Internet Explorer nabigatzailearen cookietan sartzeko, jarraitu urrats hauei (alda daitezke nabigatzailearen arabera):
- Sakatu Tresnak eta Internet aukerak.
- Sakatu Pribatutasuna.
- Mugitu, zuk nahi duzun pribatutasun maila doitu arte.
Firefox nabigatzailean, berriz, honela egin behar da (alda daitezke nabigatzailearen arabera):
- Sakatu Aukerak edo Lehenespenak, zure sistema eragilearen arabera.
- Sakatu Pribatutasuna.
- Historialean aukera ezazu Erabili konfigurazio Pertsonalizatua historialarentzat.
- Orain, Onartu cookieak aukera ikusiko duzu; gaitu edo desgaitu dezakezu, zure lehenespenen arabera.
Safari OSXrako nabigatzailearen cookieen konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen arabera):
- Sakatu Lehentasunak, eta gero, Pribatutasuna.
- Bertan Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, zer blokeo mota egin nahi duzun doitzeko.
Safari OSXrako nabigatzailearen cookieen konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen arabera):
- Sakatu Ezarpenak, eta gero, Safari.
- Gero, Pribatutasuna eta Segurtasuna; Blokeatu cookieak aukera ikusiko duzu, zer blokeo mota egin nahi duzun doitzeko.
Android gailuetarako nabigatzailearen konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen arabera):
- Exekutatu nabigatzailea eta sakatu Menua, eta gero, Ezarpenak.
- Gero, Segurtasuna eta Pribatutasuna; Cookieak onartu aukera ikusiko duzu, laukia gaitzeko edo desgaitzeko.
Windows gailuetarako nabigatzailearen konfigurazioan sartzeko, egin urrats hauek (alda daitezke nabigatzailearen arabera):
- Ireki Internet Explorer; gero, Gehiago; gero, Konfigurazioa.
- Orain, Utzi cookieak laukia gaitu edo desgaitu dezakezu.