JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Jabetza intelektualari eta industrialari buruzko legeek (Espainiakoek nahiz nazioartekoek) babestuta daude atari hau guztia eta huraxe osatzen duten atal guztiak. Espresuki debeku da atari hau bere osoan edo zati batean erreproduzitzea, Noain-Elortzibarko Udalak berariaz baimen idatzia ematen ez badu. Atari hau edo haren edukiak atariaren edo haren edukien aurka erabiltzeak jazarpena eragiten ahalko du.

DATU PERTSONALAK BABESTEA

  1. Ez da derrigorrezkoa datu pertsonalak betetzea. Bere datu pertsonalak eman dituen erabiltzailea da datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzulea, eta Noain-Elortzibarko Udalak ez du horri buruzko inolako erantzukizunik.
  2. Erabiltzaileak ematen dituen datuak gure fitxategi automatizatu pertsonaletan sartu eta tratatuko dira, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat. Datuak emanez, erabiltzaileak baimena ematen du datu horien tratamendu automatizaturako, atarian kasu bakoitzean adierazitako xedeei jarraiki. Erabiltzaileak edozein unetan erabiltzen ahalko du datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta haien aurka jotzeko eskubidea.
  3. Bakarrik gordetzen dira erabiltzaileak bere borondatez erregistratzean emaniko datuak.

ERANTZUKIZUN MUGA

  1. Atari honek bakarrik dauka Noain-Elortzibarko Udalak fede onean jasotako informazioa, Udalak fidagarritzat jo dituen iturrietakoak. Dena dela, atari hau eta haren edukiak ez dira ezeren berme –ez espersua, ez inplizitua– Noain-Elortzibarko Udalaren aldetik. Noain-Elortzibarko Udalak ez du bermatzen web-orrialdean operatiboak egotea, ez eta edukiak une oro izatea osoak, zehatzak edo fidagarriak.
  2. Noain-Elortzibarko Udala ez da izanen atari honen erabilerak eragin ditzakeen kalte-galera zuzenekoen edo zeharkakoen erantzule, barne direla informatika-sistemei eragindako kalteak, birusak sartzea eta bestelako kalteak, baldin eta gertatu badira atarian dagoen informazioarengatik hartzen den edozein erabakiren ondorioz. Noain-Elortzibarko Udala informazioaren gaineko baieztapen idatzia eskatzea gomendatzen du, beharra izatera.

ERABILERA MUGAK

Erabiltzaileek kasuan kasuko legeri aplikagarriarekin bat erabili behar dute atari honetan bildutako informazioa. Noain-Elortzibarko Udala ez da inola ere izanen atari hau edo haren edukiak gaizki erabiltzearen erantzule, ezta erabilera okerrak eragin ditzakeen ondorioen erantzule ere.

BESTE BALDINTZA BATZUK

  1. Erabilera baldintza hauen ondorioetarako, “ataria”-k “wengunea” esan nahi du.
  2. Noain-Elortzibarko Udalak beretzat gorde du atari hauen edukiak eta hartan sartzeko baldintza orokorrak aurrez abisatu gabe edozein unetan aldatzeko eskubidea .
  3. Erabilera Baldintza Orokor hauek, eta erabiltzailearen eta bitartekaritzaren artean egiten diren harreman oro Espainiako legeriari jarraiki arautuko dira.
  4. Ataria erabiltzeak berekin dakar Erabilera Baldintza Orokorrak onartzea.
X