Ibarreko beste batzuk bezala, jatorriz Erdi Arokoa da, baina adreiluz handitu zuten, eta kanpoaldean ataria ere paratu zioten. Nabearekin batera, burualde zirkularra dauka, eta kanoi-ganga. Halaber, erretaula barrokoa du 2 armarrirekin eta 2 erretaula txikiago ere bai.