Euskara Zerbitzua euskararen sustepena eta normalizaziorako egiten du lan. Horretarako, beste zerbitzuekin transbertslki lan egiteaz gain, ekimen propioak bultzatzen ditu. Jarrian aurrera eramaten diren proiektuen berri izango duzu.
BERRIAK
EKINTZAK ETA ZERBITZUAK
- Era.eus
Familiei laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkie seme-alabak euskaraz ikasteko prozesuan lagun dezaten. Euskaraz ez dakiten gurasoek eta euskaraz dakitenek artikuluak eta bideoak aurkituko dituzte, baita Nafarroako eskolaz kanpoko eskaintza, haurren kultur agenda eta hainbat baliabide ere, hala nola liburuak, ipuinak, audioak, bideoak.
- Ongi etorri jaioberri
- D eredura matrikulatzeko kanpaina
Seme-alaben etorrerarekin batera, ilusioz betetako etapa berri bat hasten da bizitzan, non zorion une asko bizi diren. Era berean, erantzukizun berriak datoz, betiere seme-alaben ongizatean eta etorkizunean moldatzeko tresnak eskaintzean pentsatuz. Asko dago erabakitzeko, adibidez, zer hizkuntza-eredutan eskolatuko diren. Horregatik, euskara zerbitzuak familiak sentsibilizatu nahi ditu euskara ere jakitearen balioaz, hizkuntzak komunikaziorako baliabideak eta aukerak baitira, eta Nafarroa bezalako erkidego batean, non bi hizkuntza propio ditugun, bien ezagutza aukera iturri bat da.
D ereduko matrikulazioari buruzko ohiko galderak
D eredua, euskara aniztasuneanNoain-Elortzibarren D ereduari buruz gehiago jakiteko hemen.
- Katalogoa
- Eskolaz kanpoko ekintzak
Eskolaz kanpoko ekintzek eta aisialdiak duten garrantzia oso handia da, horregatik euskara zerbitzuak kultura eta kirol zerbitzuekin batera euskarazko eskolaz kanpoko ekintzak bultztau ditu.
Ze ekintza daude Noain Elortzibarren euskaraz?
Ze eskaintza dago euskaraz Iruñerrian?
- Udalekuak
Udako oporrak! Haurrak eskolako azken egunetan daude, eta liburuak eta eskola alde batera uzteko gogoz daude, espero zituzten egun horiek gozatzeko irrikitan. Txikitako oroitzapenik ederrenak, ziur asko, udan kokatua daude; hiru hileko oporraldi amaigabea… zalantzarik gabe esan daiteke uda haurren garairik kuttunena izan dela.
Udaleku batera joatea esperientzia polita da haurrentzat, errutinatik ateratzen direlako eta ohikoa ez den giro batean lagun berriekin bestelako bizipenak partekatzen dituztelako. Euskara aisialdian txertatzen da eta haurrek komunikaziorako trebetasuna eskuratu edo hobetuko dute gozamenerako jolas eta dinamiken bidez.
Euskara Zerbitzuek udan antolatzen diren euskarazko kanpamenduei buruzko informazioa biltzen dute, gure inguruan dagoen eskaintza zabalaren artean aukeratu ahal izateko.
Hona hemen aurtengo udalekuei buruzko informazio guztia:
Helduek euskara ikas dezaten bultzatzen da, kanpainen eta aholkularitzaren bidez; AEKrekin batera, berriz ere, Noain-Elortzibaren euskara eskolen eskaintza koordinatzen da.
Izen emateak:
948 220 213 / irunezar@aek.eus
- Elaide
Webgune hau euskara material osagarriak eskaintzen ditu ikasten ari diren pertsonei zuzenduta. Kultur agenda, musika proposamenak eta abar aurkitu daitezke bertan ere.
- Mintzakide
- Euskara ikasteko helduentzako norbanakoen laguntzak
16 urtetik gorako eta bizilekua Nafarroan dutenentzako euskaltegietan eta herri ekimenetako zentroetan euskara ikasteko dirulaguntza.
- Etxepare saria
Etxepare literatur saria Nafarroako 20 entitatek baino gehiagok antolatzen dute euskara zerbitzuen bitartez. Haurrentzako euskarazko album ilustratuak sortzeko eta argitaratzeko saria da. Idazleek hiru edo lau hilabeteko epea dute beren lan proposamenak aurkezteko. Epaimahaiaren ebazpenaren ondoren, uda aurretik album ilustratu sarituaren berri ematen da. Ondoren, saritutako lana Pamiela argitaletxearen esku geratzen da, eta urtea amaitu aurretik albuma argitaratzen da.
Informazio gehiago hemen.
- Ze berri
Ze Berri? euskararen sustapenerako eta soziolinguistikaren arloko gaien zabalpenerako argitalpena da. 20 Udal Zerbitzuk baino gehiagok bultzatzen dute aldizkari hau, eta gaur egun 80.995 aleko tirada du, Nafarroako tirada handiena duen aldizkaria bihurtuz. Nafarroako Gobernuak ere Euskarabidearen bitartez parte hartzen du proiektuan.
- Euskaraldia
Euskaraldia ahozko hizkuntza-ohiturak* euskara ulertzen duten hiztunen artean aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizarteko espazio guztietara zabaldua eta denboran mugatua.
Euskaraldiaren hurrengo edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da.