Kanpainak bultzatu eta informazioa eskaintzen dugu helduen euskalduntzea indartzeko. AEKrekin batera euskara ikasteko eskolak  koordinatzen ditugu.

Euskara ikasteko eskaintza Noain-Elortzibarren:

A1 mailako euskara eskolak AEKren eskutik 
Astearte eta ostegunetan  (urritik-ekainera)
Goizetan 9:30etatik 12:00etara edo arratsaldetan 18:00etatik 20:30etara
Noaingo Kultura Zentroan 

Elaide

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortu dute elaide.eus webgunea, euskaraz ikasten ari direnei laguntza eta baliabideak* eskaintzeko baita bestelako informazio eta tresnak. Bertan gaur egungo musika zerrendak zein agenda topatu ahal izango duzu.

Mintzakide

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzeko programa da Mintzakide. Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortzeko, indartzeko eta zabaltzeko balio du. Astean behin, gutxienez ordu batez taldean elkartzean datza, euskaraz hitz egiten den bitartean elkarren artean adosten den edozein ekintza eginez. Horretaz gain, noizean behin beste talde batzuekin elkartu eta irteerak antolatzen dira, afariak, Mintza Egunak eta abar.

Noain Elortzibarreko Mintzakiden parte hartzeko hemen.

Euskara ikasteko helduentzako norbanakoen laguntzak

Herri ekimeneko euskaltegi eta zentroetan euskara ikasten duten eta Nafarroan erroldatuak dauden eta 16 urtetik gora dituzten ikasleentzako diru laguntza. Informaxio gehiago hemen.

 

X