Noaingo Eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbiztuen Mankomunitatearen esku hartze komunitarioko programak antolatutako jarduera.
Kanpaldia 4 eta 12 urte bitarteko adingabeentzat da, eta Noaingo San Miguel ikastetxe publikoan egingo da.
Datak: 2026ko apirilaren 7, 8, 9 eta 10a.
Prezioak
Erroldatuta jantoki ordutegiarekin 83,05 €
Erroldatuta jantoki ordutegirik gabe 55 €
Erroldatu gabea eta jantoki ordutegiarekin 103,05 €
Erroldatu gabea eta jantoki ordutegirik gabe 75 €
Sarrera ordutegiak eta irteera mailakatu eta malguen ordutegia
Sarrera ordua 8.00etatik 9.00etara eta irteera malgua 13:00etatik 13:30etara (jantoki-ordutegirik gabe).
Sarrera ordua 8.00etatik 9.00etara eta irteera malgua 15.00etatik 15.30etara (jantoki ordutegiarekin).
Jarduera gutxieneko izen emate kopuru baten menpe dago, horregatik bertan behera geratzeko aukera gordetzen du izen emate minimoetara ez bada iristen. Plazak mugatuak dira. Plazak izen emate hurrenkeraren arabera izango da. Mankomunitatearen eragin eremuan erroldatutako zein erroldatu gabekoek izena eman ahal izango dute, jakinda lehenengoek lehentasuna dutela gainerakoen aldean. Mankomunitatearen jarduera-eremuan kokatutako enpresetan/erakundeetan lan egiten duten familiek lehentasuna izango dute erroldatuta ez dauden familiekiko, erroldatuta ez badaude (matrikulatzeko lehentasuna izango da izen-emateak amaitzen diren egunera arte).
