Era.eus

Era.eus familiei laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkien webgune bat da, seme-alabei euskaraz ikasten lagun diezaieten. Euskaraz ez dakiten gurasoek eta euskaraz dakitenek artikuluak eta bideoak aurkituko dituzte, hala nola Nafarroako eskolaz kanpoko eskaintza, haurren k ultur agenda eta baliabide ugari, hala nola liburuak, ipuinak, audioak, bideoak…

Intereseko artikuluak:

ERAn haurrentzako musika euskaraz
Era eskolak, gurasoentzako trebakuntza
Erabakiak hartzea: “apostamos por el modelo en euskera?”

Informazio gehiao eskuratzeko: Era.eus

Ongi etorri, jaioberri

Umea izatearekin batera garai berria irekitzen da gurasoentzat eta familia osoarentzat. Seme/alaben jaiotzak poz handiko momentuak ekartzen ditu, eta baita ardura berriak ere; izan ere, haurrak zoriontsu izatea da gurasoen helburua, eta hori lortzeko baliabideak eskaini nahiko dizkiete seme-alabei. Horretaz gain, erabakiak hasten hartzeko garaia da, besteak beste, txikitatik zein hizkuntza ikasi behar duten erabakitzea.

Informazio gehiao eskuratzeko: Ongi etorri, jaioberri!

D ereduan matrikulatzeko kanpaina

Umea izatearekin batera une zoriontsu asko bizi eta, aldi berean, ardura berriak zeureganatzen dituzu. Onena eman nahi izanen diozu, noski, zoriontsu izan dadin eta bizitzan ahalik eta aukera gehien izan dezan. Beraz, hainbat erabaki zure esku daude. Horien artean, besteak beste, zein hizkuntza eredutan eskolatuko duzun aukeratzea.

Aukeraketa horretan, sarritan galderak sortzen dira, MEG: Maiz Egindako Galderak. Bada, horiei erantzuteko jarrain dator D ereduan izena ematearen inguru MEGen erantzunak:

Gurasoek maiz egiten dituzten galderak.
Jatorri aniztasuna D ereduan 

Noain Elortzibarko D ereduan inguruan gehiago jakiteko klikatu hemen.

X