Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, gizon eta emakumeen arteko aukeren eta eskubideen benetako berdintasunaren alde, eta emakumeen eskubideen atzerakada saihesteko, greba feminista egitea aurreikusita dago.

Denon artean hausnartzeko asmoz, eta grebaren zergatiak eta arrazoiak denok ezagutu ahal izateko, Berdintasun Programatik ¿Por qué una huelga feminista para el 8 de marzo? Kafe- Hitzaldira etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Jarduera otsailaren 28an izango da, 17:30ean Lorenean, eta, bertan, M8 Plataformako kideak egongo dira.

Jardueraren kartela

Partekatu
X