Jendaurreko prozesua Aurkezpen Bilerarekin eta herritarren parte hartzeko eztabaida guneekin hasi da.
Noain Elortzibarko Udala Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin Tokiko Agenda 21eko eraberritzea sustatzen ari da. Agendak planifikaziorako lanabesa da eta udalerriko jasangarritasuna eta gizarte, ekonomia eta ingurumenaren arteko oreka lortzea du helburu.
Noainen oso arrakastatsua izan da Agenda 21eko ezarpena. Orain dela 15 urte baino gehiago hasitako prozesu baten bidez, martxan jarri dira , udal kudeaketaren barnean ingurumeneko baloreak integratzeko ekimenak. Urte horietan zehar egindako lana udalerriko jasangarritasunaren egoera errebisatzeko unea da. Bultzada berri bat emateko,Agenda 21eko helburuak eta neurriak birpentsatzeko garaia iritsi da.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatutako 21eko Agendaren marko berria hiru fasetan antolatzen da:
- Jasangarritasunaren auditoretzaren hasiera
- Jasangarritasunaren Diagnostikoa
- Ekintza Plana eta Jarraipen Plana
Arbunies eta Lekunberri Elkartuak kontsultari espezializatuak diseinatutako eta kudeatutako prozesua 2018ko ekainean hasi da, jasagarritasunaren auditoretzaren hasierarekin, udalerriaren egoera orokorraren analisia, eta, azaroan zehar osatuko dugu jasangarritasunaren diagnosi parte hartzailearekin.