HIRI-KANPALDIAK NOAINEN – 2019KO ASTE SANTUA

APIRILAREN 23TIK 26RA

GAIA: “Munduko mirariak”

ADINA: 3 eta 12 urte bitartekoentzat ( 2007tik – 2015era  jaioak)

LEKUA: Noain,  San Miguel Ikastetxe Publikoa

KANPALDI OSORAKO TARIFA (4 EGUN):

  • Seme-alaba bakarra: 40 €
  • Seme-alaba 1 baino gehiago: 30 €

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: apirilaren 4, 5, 8, 9 eta 10.

TELEFONOZ: 649909519 goizeko 10:00etatik  13:00etara .

 WEB ORRIAREN BITARTEZ: www.campamentosdenoain.wordpress.com

30 plaza mugatuak. Plazak izen-ematearen hurrenkera jarraituz emango dira.

Plazak betetzen badira, Mankomunitateko Udalerrietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

2019ko Aste Santuko Hiri Kanpaldiak

Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga

Berri honen bidez, Noain Elortziberko bizilagunei Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko apirilaren 15ean hasten dela eta maiztzaren 31n bukatzen dela, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak,  komisiorik gabe ordaindu ahal izateko, Noaingo Nafarroako Rural Kutxako bulegoko lehiatilan ordaindu beharko dira, aipatutako epean eta honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:15etik 10:00etara. gainontzeko ordutegietan eta, kostu finantzieroak sahiesteko, horretarako prestatu den Kutxazainaren bidez bideratu behar dira.

Helbideratutako ordainagiriak,  jabeek baimendutako banku kontuetan zordunduko dira borondatezko epea bukatzen den azken egunean, hots, 2019ko maiatzaren 31n.

Behin epe hori bukatuta eta hilabete bateko epean, aipatutako zergari %5a gehituko zaio. Aldi hori bukatu ondoren Agentzia -Exekutibora bidaliko da kobratzeko,premiamendu-bidez eta  lehenik abisatu gabe.

Elortzibar Kirol Zerbitzuak s.l. Enpresa Publikoak 2019ko udarako honako lanpostuak beteko ditu: garbiketa lanak, sarbideen kontrola, soroslea eta mantentze lanak

Elortzibar Kirol Zerbitzuak s.l. Enpresa Publikoak Curriculum Vitae-ak bilduko ditu 2019ko udako kanpainan honako lanpostuak betetzeko: garbiketa, sarbideen kontrola, soroslea, eta mantentze lanak.

Curriculuma kiroldegian utzi dezakezu edo honako helbidera bidali  bolsadetrabajo@polideportivonoain.es

Beti ere, ez ahaztu zein lanpostu interesatzen zaizun azaltzea.

Deialdia, udaltzainaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko Noain Elortzibarko Udalerako

Alkatetzaren 2017ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez onetsi ziren Noain Elortzibarko udaltzainaren 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.

Aipatutako deialdia 2017ko abenduaren 11n argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 235. zenbakian

Oinarriak zuzentzea udaltzainaren deialdian Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2017ko abenduaren 19an, 241. zenbakian

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hots, 2018ko urtarrilaren 10a arte, ASTEAZKENA.

Alkatetzaren ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren , udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, 2018ko otsailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 31. zenbakian argitaraturik.

Onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda 2018ko apirilaren 17an Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 73. zenbakian argitaraturik

Proba teorikoaren behin-behineko emaitzak. Pliken irekiera.

Deialdiaren 1. proba gainditu dutenen eta kanpoan gelditu direnen behin-betiko zerrenda.

Deialdiaren 2.proba gainditu dutenen behin-behineko zerrenda

Deialdiaren 2. proba gainditu dutenen behin-betiko zerrenda eta proba psikoteknikoen lehenengo zatiaren proba egiteko  lekua, data eta ordua.

Deialdiaren 3. proban lortutako behin-behineko puntuazioa.

Noain Elortzibarko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian oinarrizko formazio ikastaroa egiteko behin-behineko onartutako izangaiak.

Corrección de error material en lista de aspirantes 

Noain Elortzibarko udaltzain izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren behin-betiko emaitzak

Lista de aspirantes admitidos provisionalmente al Curso de Formación Básica de la convocatoria para la provisión, mediante oposición, de 2 plazas de Policía Municipal al servicio del Ayuntamiento de Noáin (Valle de Elorz)

2019ko martxoaren 11n konzentrazio isila 2004ko martxoaren 11ko atentatuen 15. urteurrena oroitzeko

Noain Elortzibarko bizilagun guztiei jakinarazten zaie Barne Ministerioak eta Asociación Víctimas del Terrorismo Elkarteak deiturik, minutu 1eko konzentrazio isila egingo dela 2019ko MARTXOAREN 11n, ASTELEHENA, goizeko 11:00etan, Noain Elortzibarko Udaleko ate nagusian, Foru Plaza 3 Noain, indarkeria terroristaren biktimei oroipenean, 2004ko martxoaren 11ko atentatuen 15. urteurrena oroitzeko asmoz.

Herritar guztiak gonbidatzen ditugu.

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen Nazioarteko Eguna, Martxoak 8, ospatzeko eta aldarrikatzeko, hainbat jarduera antolatu dira Noain Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietan.

Orain, inoiz baino gehiago, bultzada feminista, atzerapausorik ez! da aurtengo kanpainaren goiburua. Berdintasunerantz luzea den bide honetan, norabide bakarra ikusten da, aurrera egiten jarraitu. Bizitzaren jasangarritasuna, bizitza guztiena, eta bizitzak berdintasunean bizi ahal izatea.

Egun honen oroitzapena gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloan lorturikoa ikustarazteko aukera paregabea da. Baita, oraindik geratzen diren erronkak eta berdintasunezko gizartearen aldeko  lanaren garrantzia azpimarratzeko ere.

Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, baita jarduera zabaltzera, disfrutatzeko, konpartitzeko eta emakume eta gizonen artean berdintasun arloan lortutakoak ospatzeko, zein oraindik egiteke dagoena emakumeen aurkako diskriminaziorik gabeko udalerri libreak izaten sentsibilizatzeko.

2019ko martxoaren 8ko goiburua

Elkarren arteko jardueren kartela

2019KO OTSAILAREN 28AN KAFE-HITZALDIA: GREBA FEMINISTA

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, gizon eta emakumeen arteko aukeren eta eskubideen benetako berdintasunaren alde, eta emakumeen eskubideen atzerakada saihesteko, greba feminista egitea aurreikusita dago.

Denon artean hausnartzeko asmoz, eta grebaren zergatiak eta arrazoiak denok ezagutu ahal izateko, Berdintasun Programatik ¿Por qué una huelga feminista para el 8 de marzo? Kafe- Hitzaldira etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Jarduera otsailaren 28an izango da, 17:30ean Lorenean, eta, bertan, M8 Plataformako kideak egongo dira.

Jardueraren kartela

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko tasa (pasabideak)

 

Noain Elortzibarko bizilagunei aditzera ematen zaie pasabideen 2019. urteko tasa borondatez ordaintzeko epea 2019ko otsailaren 15ean hasiko dela eta bukatu, berriz, 2019ko martxoaren 15ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Noain Elortzibarko Udaleko Rural Kutxako Kontu Korrontean ordaindu ahlko dira: ES52 3008 0081 1207 0332 7320

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da. Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe eta gehienez ere %20ko errekarguarekin.

X