Berri honen bidez, Noain Elortziberko bizilagunei Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko apirilaren 15ean hasten dela eta maiztzaren 31n bukatzen dela, biak barne.
Helbideratu gabeko ordainagiriak, komisiorik gabe ordaindu ahal izateko, Noaingo Nafarroako Rural Kutxako bulegoko lehiatilan ordaindu beharko dira, aipatutako epean eta honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:15etik 10:00etara. gainontzeko ordutegietan eta, kostu finantzieroak sahiesteko, horretarako prestatu den Kutxazainaren bidez bideratu behar dira.
Helbideratutako ordainagiriak, jabeek baimendutako banku kontuetan zordunduko dira borondatezko epea bukatzen den azken egunean, hots, 2019ko maiatzaren 31n.
Behin epe hori bukatuta eta hilabete bateko epean, aipatutako zergari %5a gehituko zaio. Aldi hori bukatu ondoren Agentzia -Exekutibora bidaliko da kobratzeko,premiamendu-bidez eta lehenik abisatu gabe.