Astelehenean, maiatzak 26, Euskararen Egunerako autobuserako txartelak salgai jarriko dituzte gazte lokalean (larunbaterako, ekainak 7). Txartelak ekainaren 4ra arte eros daitezke.
Gazte Lokalaren ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00etatik 21:00etara. Txartelak aldez aurretik eta ordutegi horietan bakarrik egongo dira salgai.
Txartelak 3,00 euro balio du joan-etorrirako. Adin txikikoa bazara, tiketa erosterakoan gurasoek sinatutako baimen bat entregatu beharko duzu (gazte lokalean baimenak daude).
Autobusa 13:00etan aterako da Elortzetik eta itzulera 4:15ean eginen da Noaindik (Telepizza geltokia). Ibarreko beste herri batetik autobusa hartu behar baduzu, galdetu Gazte Lokalean tiketa erostean.
Gogoan izan txartela eraman behar duzula, bai joanekoan, bai itzulerakoan. Informazio gehiago behar baduzu, Gazte Lokalera jo dezakezu edo Udalaren 2030 Tokiko Agendarekin harremanetan jarri.