Ekainaren 16an, astelehena, Dorreseko jaietako larunbaterako autobuserako txartelak salgai jarriko dituzte gazte lokalean, ekainaren 28an. Txartelak ekainaren 25era arte, asteazkena, eros daitezke.
Gazte Lokalaren ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00etatik 21:00etara. Txartelak aldez aurretik eta ordutegi horietan bakarrik egongo dira salgai.
Txartelak 3,00 euro balio du joan-etorrirako. Adin txikikoa bazara, tiketa erosterakoan gurasoek sinatutako baimen bat entregatu beharko duzu (gazte lokalean baimenak daude).
Autobusa 23:30ean aterako da Noaindik, eta buelta 6:00etan egingo dute. Ibarreko beste herri batetik autobusa hartu behar baduzu, galdetu txartela erostean.
Gogoan izan txartela eraman behar duzula, bai joanekoan, bai itzulerakoan. Informazio gehiago behar baduzu, Gazte Lokalera jo dezakezu edo Udalaren 2030 Tokiko Agendarekin harremanetan jarri.