Elortzeko gazte egunerako autobusa

Astelehenean, maiatzak 19, Elortzibarko gazte egunerako (larunbaterako, hilak 31) autobuserako txartelak salgai jarriko dituzte gazte lokalean. Maiatzaren 28ra arte, asteazkena, eros daitezke.
Gazte Lokalaren ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00etatik 21:00etara. Txartelak aldez aurretik eta ordutegi horietan bakarrik egongo dira salgai.

Txartelak 3,00 euro balio du joan-etorrirako. Adin txikikoa bazara, tiketa erosterakoan gurasoek sinatutako baimen bat entregatu beharko duzu (gazte lokalean baimenak daude).
Autobusa 00:00etan aterako da Noaindik udal kiroldegitik eta itzulera 6:00etan eginen da. Ibarreko beste herri batetik autobusa hartu behar baduzu, galdetu Gazte Lokalean tiketa erostean.

Gogoan izan txartela eraman behar duzula, bai joanekoan, bai itzulerakoan. Informazio gehiago behar baduzu, Gazte Lokalera jo dezakezu edo Udalaren 2030 Tokiko Agendarekin harremanetan jarri.