Imarkoaingo gazteen egunerako autobusa

Ekainaren 2an, astelehena, Imarkoaingo gazteen egunerako (ekainaren 14rako, larunbata) autobuserako txartelak salgai jarriko dira gazte lokalean. Asteazkenera arte, hilak 11, eros daitezke.
Gazte Lokalaren ordutegia: astelehenetik igandera, 18:00etatik 21:00etara. Txartelak aldez aurretik eta ordutegi horietan bakarrik egongo dira salgai.
Txartelak 3,00 euro balio du joan-etorrirako. Adin txikikoa bazara, tiketa erosterakoan gurasoek sinatutako baimen bat entregatu beharko duzu (gazte lokalean baimenak daude).
Autobusa 00:00etan aterako da Noaingo udal kiroldegitik, eta itzulera 4:00etan eginen da. Ibarreko beste herri batetik autobusa hartu behar baduzu, galdetu Gazte Lokalean tiketa erostean.
Gogoan izan txartela eraman behar duzula, bai joanekoan, bai itzulerakoan. Informazio gehiago behar baduzu, Gazte Lokalera jo dezakezu edo Udalaren 2030 Tokiko Agendarekin harremanetan jarri.