Noain Aldeko GZOen Mankomunitateak, Esku-hartze Komunitarioko Programaren bidez, kontziliazio mankomunatuko baliabidea antolatu du, aurten ere, hurrengo eskola-oporretarako. Helburua familiei txikienentzako gune seguru eta ludikoa eskaintzea da, bizikidetza sustatzen den bitartean.
Jarduerak gutxieneko izen-emate kopuru bat izango du, eta bertan behera uzteko aukera izango da gutxieneko izen-emate kopuru batera iristen ez bada. Plaza mugatuak. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Mankomunitatearen jarduketa esparruan erroldatuta dauden zein erroldatu gabeko pertsonek eman ahalko dute izena, jakinda lehenengoek lehentasuna dutela gainerakoen aldean. Mankomunitatearen jarduketa eremuan dauden enpresa barrra-entitateetan lan egiten duten familiek lehentasuna izanen dute erroldaturik ez daudenen aldean (matrikula egiteko lehentasuna inskripzioak bukatzen diren egunera bitartekoa izanen da).
