Nola mugitzen gara Noainen? Parte hartu Mugikortasun Planean

Noainerako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiten ari da Udala. Helburua da herrian zehar mugitzeko dugun modua hobetzea eta mugikortasun erosoagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa lortzea.

Azken hilabeteotan Noaingo mugikortasunaren diagnosia egin dute eta inkesta baten bidez jaso dute herritarren iritzia.

Orain, emaitzak partekatu nahi ditugu, eta auzotarren ekarpenekin aurrera egiten jarraitu.

Irailak 10, osteguna
19:00etan
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa

Lehenengo saio honetan, egindako diagnostikoa eta Planaren aurrerapenak aurkeztuko dira.

Noaingo mugikortasun arazoak eta beharrak hobeto ezagutzeko eta balizko hobekuntzak planteatzen hasteko aukera ere izango da.

Zure iritzia garrantzitsua da. Anima zaitez parte hartzera!