EMAN ZURE EDALONTZIAK

EMAN ZURE EDALONTZI BERRERABILGARRIAK

Jai eta ekitaldi jasangarriagoetarantz aurrera egiteko legea onartu du Nafarroako Gobernuak; besteak beste, barren eta herri bazkarietan edalontzi berrerabilgarriak nahitaez erabiltzea dakar.

Udaletik pixka bat harago joan nahi dugu, gure etxeetan ditugun edalontzi berrerabilgarri guztiei bizitza gehiago emanez, asmoa baita erabili ondoren ez pilatzea eta ez botatzea, baizik eta berriro zirkulazioan jartzea. Horregatik, dohaintzan ematera animatzen zaitugu, gure jaietan berrerabiltzeko. Udaletxera (9:00etatik 14:00etara) edo Kultur Etxera (9:00etatik 20:30era) eraman ditzakezu.