Disziplina positoboan hezten

Ez dakizu zer egin zure haurrak kasketa bat duenean?

Errespetuan, botere-harremanik gabe eta modu positiboan hezi nahi duzu?

Disziplina positboan oinarritutako tailerren arrakasta ikusita eta haurtzaroan prebentzioarekiko daukagun konpromisoa dela eta, edizio berri bat antolatu dugu.

Zuzendua: 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei.

Egunak: 2025eko martxoaren 10, 17, 24 eta 31.

Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara

Tokia: Noaingo Gizarte Etxea

Aurretiko izen ematea: 948 31 82 87 (Epe-muga: martxoak 7 – parte hartzaile kopuru maximoa 20 lagun)

Lanuko diren gaien artean, honakoak daude: gizakiaren garunaren funtzionamendua, komunikazioa, hezkuntza-estiloak, arauak, mugak, autonomia eta autoestimua, parte hartzea laguntzen duten talde dinamiken bitartez.