012Web honetan eskainitako informazioaz gain, Noain-Elortzibarko Udalak 012 Telefono bidezko Laguntza Zerbitzua eskaintzen die herritarrei.

ZER ZERBITZU ESKAINTZEN DITU TELEFONO BIDEZKO LAGUNTZA ZERBITZUAK?

KUDEAKETA: Erroldako eta katastroko agiriak/ziurtagiriak eska ditzakezu; bestelako ziurtagiriak (ondasunak, zergen ordainketa eguneratua izatea…); ordainagirien kopiak; inprimakiak, eskabideak eskatzea; ordainagiriak ordaintzea; banku-helbideratzea.

IZEN-EMATEA eta HITZORDUAK ESKATZEA: Ikastaro eta ekitaldietan eman daiteke izena, Udalak egiten duen eskaintzaren arabera. Sarrerak eros daitezke. Banaketa zerrendetan harpidetu. Hitzordua ezartzea udal teknikari eta zerbitzuekin.

INFORMAZIOA: Herriko udal informazioa ematen dizu, bai eta 012ri atxikitako herri guztietakoa ere: instalazioak, zerbitzuak, kultur eta kirol agenda, tramiteak nola egin, ordenantzak, zergak, ikastaro eta beka eskaintzak, deialdi eta lehiaketa publikoak, abisu interesgarriak, etab. Halaber, udal zerbitzuez bestelako informazioa ere eskaintzen du: nola egin tramiteak oinarrizko horniduraz arduratzen diren enpresekin (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura), tramiteak Nafarroako Gobernuarekin, osasun zentro eta zerbitzuekin, ikastetxeekin, garraio eta aisia zentro eta zerbitzuekin, elkarteekin, etab.

ABISUAK, KEXAK eta IRADOKIZUNAK: kexak aurkeztu ditzakezu udal zerbitzu eta jarduketez, iradokizun bat egin edo abisu bat eman (hiri altzariak direla, argiztapena dela…).

NOLA SARTU 012 TELEFONO BIDEZKO LAGUNTZA ZERBITZUAN?

  • Nafarroan, hiru zenbaki markatuta: 0, 1 eta 2. Nafarroatik kanpo deitzeko, marka ezazu 948 012 012 zenbakia.
  • Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara.
  • Halaber, gurekin harremanetan jartzeko: 012@infolocal.org

Telefona012

X