“Casa Grande” izeneko etxea XVI. mendeko jauregia da. Bi solairuko lau tarte ditu, eta erdian patioa. Fatxadak bi dorre ditu, eta erdi-puntuko ate bat. Atarian, gaur egun, antzinako gauza aunitz daude; lehenago gurdiak atarian zehar patiora sartzen ziren. Etxe barruan, bada erdi-puntuko ate bat, eta era berean, leiho gotikoren bat, eta beste aztarna batzuk. Horik ikusita, pentsatzekoa da han eraikin zaharrago bat izan zela Erdi Aroan.
Dorren, badira XVI. eta XVII. mendeetako beste etxe batzuk, eta inguruan, etxe handi bat, putzuarekin eta Erdi Aroko dorrearekin.