Elortzen badira arras etxe zainduak eta eder-ederrak, hala nola “Charlesena” eliza ondoan. “Angelenak” 1744ko idazkun bat dauka. “Erlarenak”, berriz, 1684ko idazkun bat eta armarri barrokoa; gainera, museo txiki batean aspaldiko gauzak, altzariak eta sutegi bildu ditu.
Jasokunde Andre Mariaren eliza
ANDRE MARIAREN ELIZA
XVI. mendean eraiki zen, Erdi Aroko elizaren gainean. Hasierako elizatik, tarte batek baizik ez zuen iraun, dorrearen azpian dagoen huraxe; tenpluaren gainerakoa baino meharragoa da.
Alboetako bi kapera daude. Haietako batean, Erdi Aroko bataio-harri bat paratu zen. Elizak korua du goian, eta kanpoaldean, ataria, Errenazimentukoa ere bai.
Gangan ederrak dira benetan, “izar formakoak”, izar formako diseinuak dituztelako.
Lanik garrantzitsuena erretaula da. Juan de la Herak eta Gaspar Ramosek egin zuten, XVII. mendean. Bi banku eta bi gorputz ditu, 5 kale eta atiko batean banatuta. Irudiek heroiak ematen dute, indartsuak eta gihartsuak baitira, eta Michelangeloren eragina dute. Jasokundea, San Antonio eta San Migel dira nabarmentzekoak.
Elizan, halaber, bada Gurutziltzatu gotiko bat, eta hilobi-harri bat ere, eta zer etxeri dagokion dago idatzita: “Erlarena”.