Sorkundeko Andre Mariaren eliza

Erdi Aroan eraiki zen, eta XVI. mendean jada ganga berria, sakristia eta alboetako kaperak paratu zizkioten. Erretaula barrokoak ditu. Eliza hondatu samarra dago, harrobiko leherketen ondorioz, eta zenbait lapurretarengatik ere. Ama Birjin gotiko bat dago, eta XVI. mendeko gurutziltzatu bat, bolizkoa, Iruñeko Katedraleko Elizbarrutiko Museoan dagoena.

Ezperungo jaunen jauregia

Lau tarte ditu, eta lauki bat osatzen dute, eta erdian, erdiguneko patioa. Atea puntu-erdikoa da.

X