Ongi kontserbatu da Erdi Aroko herria; alde guztietan badira leiho gotikoak eta Erdi Aroko ateak. Herrian karrika nagusi bat egin zuten erdian, eta karrikaren goialdean eliza. Halaber, badago XVI. mendeko jauregi bat, erdian patio bat duena.
Erdi Aroko zubia
Zubi zahar-zaharra da, Elortz ibaia Otao aldetik gurutzatzeko. Erdi-puntuko lau arku ditu. Haren ondoan, XVII. mendeko errota zaharraren hondakinak daude.
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Erdi Aroko aztarnak ditu, bai eta Ama Birjin gotiko bat ere. XVI. mendean, izar formako gangan paratu zizkioten, sakristia, eta gaur falta diren erretaulak ere bai.