Elortzibarko Udalak Industria eta Enpresa Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuaren laguntza jaso du udal poligono eta lokalen sustapenerako.

Elortzibarko Udalak Mocholi industrialdean aparkalekua egokitzeko lanak sustatu ditu, 52.559 euroko aurrekontuarekin.

Lanak honako hauek izan dira: galtzadetako asfalto-zorua sendotzea, argiteria publikoan hainbat jarduketa egitea, euri-uren sarean beharrezkoak diren esku-hartze puntualak, seinaleztapen horizontala eta bertikala eta berdeguneak egokitzea.

Enpresa Sustapeneko eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak, 2026ko irailaren 8ko 338E/2026 Ebazpenaren bidez, 26.279,50 euroko dirulaguntza eman dio Elortzibarko Udalari lan horiek egiteko.