Elortzibarko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan atzo, irailaren 10ean, sei pertsona omentzeko ekitaldia egin zen. Izan ere, jaietako txupinazoan gertatutako ezbeharraren harira, beren lan-orduetatik kanpo egindako lanagatik eta erakutsitako konpromiso prestutasun eta lankidetzagatik aitortu zituzten.
Honako hauek izan ziren okenduak: Manuel Mozota (medikua), Idoia Tabar eta Verónica Reta (erizainak), Josu Goñi (osasun-langilea), Jesús Huarte (udaltzaina) eta Javier Labat (foruzaina).
Omenduei Noaingo akueduktaren eskultura bana eman ondoren, Mikel Navarro Elortzibarko alkateak nabarmendu zuen ohore handia dela herritarrak aitortzea, eta omendutako pertsonak larrialdi-egoeraren aurrean guztiontzako, eta bereziki gazteentzako eredugarri direla. Haien ausardia profesionala ez ezik, gizatasunez jokatzeko erakutsitako gaitasuna ere goraipatu zuen.
Bestalde, Luis Maya alkateorde eta herritarren segurtasuneko zinegotziak bi udaltzainen lana nabarmendu zuen, eta herriko osasun-zerbitzuen jarduna goraipatu zuen, kaltetuei arreta emateko unean bertan jardun baitzuten.
Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, Somos Valle/Harana Gara taldeko zinegotzi Jesús Abaurreak eta Elortzibarko Udaltzaingoaren buruak,Javier Huartadok.