Energia komunitatea – saio informatiboa

Elortzibarko Udalak Noaingo energia-komunitatea sortzeko bidean aurrera egiten jarraitzen du. Proiektu kolektibo horri esker, bizilagunek, guraso elkarteek, komertzioek eta elkarteek aktiboki parte hartu ahal izango dute tokiko energia-sorkuntzan eta kudeaketan.

Komunitate energetiko batek energia modu konpartitu batean sortu eta autokontsumitzeko aukera ahalbidetzen du, eta energia berriztagarriak eskuratzeko aukera ematen die etxebizitzan sistema propioan instalatu ezin dituztenei. Gainera, energia-aurreztea sustatatzeko, proiektu kolektibo berriak bultzatzeko eta trantsizio energetikoan herritarren parte-hartzea indartzeko tresna bihurtu daiteke.

Duela hilabete batzuk egindako hitzaldi informatiboaren arrakastaren ostean, oraingoan beste urrats bat ematen dugu hau sortzeko prozesu parte hartzailearekin.

Bilera honetan, prozesua aurkeztuko da, komunitatea abian jartzea ahalbidetuko duen Talde Eragilean nola parte hartu azalduko da, eta hurrengo lan-faseetarako datak zehaztuko dira. Saioan Udalak eta prozesuaren garapenean lagunduko duen talde tekniko berezituak parte hartuko dute.

Bilera informatiboa eta prozesuaren aurkezpena

Asteazkena, maiatzak 6 – 19:00etan

Udaleko osoko bilkuren aretoan