Inguruak eragin handia dauka haurren hizkuntza sozializazioan. Testuinguru horretan jaio da Eusfera egitasmoa.
Maiatzaren 7tik 17ra bitarte eginen den ekimen honek, haurren euskararen erabilera handitzea du helburu nagusi, haurren unibertsoa euskaldunago bihurtzea, alegia
Helburua erdiesteko bi misio proposatzen dira:
➔ Helduak sentsibilizatu nahi dira, haien jokabideak eragin handia baitu haurren hizkuntza erabileran. Hizkuntza ohiturak aldatzeko trenak eskainiko dira.
➔ Helduek haien artean eta haurrekin izan ditzaketen hizkuntza praktikaK aktibatuko dira.

“Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak” sortutako ekimen honetara, besteak beste, gurasoak, euskara elkarteak, eskolak edo eta euskal eragileak batu dira, batzordeen bitartez euspazioak sortuz. Hauek, herriko haurren eta gurasoen elkarguneak izango dira, eta ekintza zehatzen bueltan antolatuko dira. Gainera, Eusfera online plataformaren bitartez etxean euspazio propioak sortzeko baliabideak eskaintzen dira.
Elortzibarko kasuan honako ekintzak antolatu dira:
– Maiatzaren 7an, magia ikuskizun batez gozatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 18:00etan Foruen Plazan.
– Maiatzaren 15ean, Zirka Zirkusen eskutik animazio batetaz gozatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 18:00etan Foruen Plazan.
Honekin batera, etxean ere euspazio propioak sortzeko hainbat baliabide eskainiko dira Eusfera online plataforman bertan. Eskolaren bitartez, planeta ezberdinetan gauzatzeko erronken pasaportea banatu da.
Aipatu bezala, gurasoen hizkuntza praktikek eta jarrerek eragin nabarmena dute haurren euskararen erabileran. Hizkuntzari lotutako balioak, jokaerak eta gizarte arauak barneratzen dituzte gurasoen bitartez eta hortaz, atmosfera zaintzea eta eraikitzea garrantzitsua da.
Bisitatu gustokoen duzun euspazioa edo sortu zuk zeuk zurea etxean bertan!
