Herritarrek parte hartzeko prozesua, Noaingo 1. poligonoaren aldaketa eta Harivasko instalazioak handitzeko sarbidea egin aurretik

Udal plana aldatzeko irekitako espedientean interesa dutenei dei egiten zaie azalpenezko bilera bat egiteko 2025eko abenduaren 2an, asteartean, 18:00etan, Elortzibarko Udalean (Foruen Plaza, 3, Noain), herritarrek parte hartzeko prozesua gauzatzeko, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7.artikuluan ezarritakoaren arabera.