Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra Noainera iritsi da

Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra Noaingo Foruen Plazan jarriko da 2026ko azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean, biak barne.

Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen doako zerbitzua da.

Nafarroako Gobernuarekiko informazio eta tramiteen zerbitzu horrez gain, Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zerbitzua ere eskainiko dute. Horrela, Noaingo bizilagunek informazioa jaso ahal izango dute, eta Etxebizitza Erroldaren, Alokairu Poltsaren edo Emanziparen inguruko izapideak egin ahal izango dituzte, adibidez.

Data: azaroaren 30etik abenduaren 4ra (abenduaren 3an izan ezik, jaieguna baita).

Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara.

Aldez aurreko hitzordurik gabe, herritarrei zuzenduta.

Herritarren Arretarako Bulego Mugikorraren kartela, Noain

Herritarrei eskainitako zerbitzuak