Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (2025.urtea)

Interesdun guztiei jakinarazten zaie 2025eko ekonomia-jardueren gaineko zerga kobratzeko borondatezko epea urriaren 1ean hasi eta 2025eko urriaren 31n amaituko dela.

Borondatezko epearen barruan ordaindu ez diren ordainagiriek %5eko errekargua izango dute 2025eko azaroaren 1etik 30era, biak barne.

Egun horretatik aurrera, ordaindu gabeko ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta dagozkien errekargu, interes eta kostuekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko urriaren 31n kobratuko dira.

Zergak helbideratuta ez badituzte, Caja Rural de Navarra erakudearen edozein bulegotan egin beharko dute ordainketa, eta Udalak postaz bidaliko dien ordainagiria aurkeztu beharko dute. Jaso ez badute, Noaingo Foru Plazako 3 zenbakiko gure bulegoetara joan daitezke kopia bat jasotzera.

Borondatezko ordainketa egiteko epean, Caja Rural de Navarrak Noainen duen bulegoak 8:15etik 10:00eara kobratuko ditu helbideratuta ez dauden eta komisiorik ez duten ordainagiriak, astelehenetik ostiralera.

2025. urteko EJZren jaulkipenaren ediktua