MINTZAKIDE 2026

Hizkuntza bat ikastea garrantzitsua da, baina hura erabiltzea da  biziarazten duena. Ideia horretatik sortu dira Iruñerriko mintza praktika taldeak. Gune horietan euskara ez da ikasgai bat; harremanak egiteko, jende berria ezagutzeko, une atseginak partekatzeko eta, batez ere, euskaraz lasai eta beldurrik gabe hitz egiteko aukera da.


Zuk ere Elortzibarren euskaraz hitz egin, jende berria ezagutu eta pausoa eman nahi baduzu, animatu! Garrantzitsuena ez da maila, gogoa baizik. Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Taupa euskaltzaleen mugimenduarekin udaleko Euskara Zerbitzuarekin.

Eman pausoa eta egin mihiaz topo!