“Energia Motxilak”: Elortzibarreko ekimena, familian energiari eta klima-aldaketari buruz ikasteko

2025eko urriaren 22an, Nafarroako Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Itunaren III. Jardunaldia egin zen Zizur Nagusiko Kultur Etxean, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan.

Jardunaldian, tokiko erakundeek beren esperientzia arrakastatsuen berri eman zuten, Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planen (KEJEP-PACES) bidez abian jarritakoak. Familian energiari eta klima aldaketari buruz ikasteko ekimen baten berri eman zuen Elortzibarrak.

Etxetik ikastea: energia eta jasangarritasuna

“Energia Motxila” hezkuntza-kit bat da, eta material didaktikoak, gida praktikoak eta baliabide erabilgarriak biltzen ditu, klima-aldaketa zer den eta etxeetatik nola jardun dezakegun ulertzeko, energia-kontsumoa eta emisioak murrizteko helburuarekin.

Proiektuaren bidez, Noaingo San Miguel ikastetxe publikoko ikasleek aste batez eramaten dute motxila etxera, familiekin partekatzeko haren edukia, tresnekin esperimentatzeko eta ohitura jasangarriagoen inguruan hausnartzeko.

Ekimena Elortzibarko Udalak sustatzen du, eta haurren artean ingurumen-sentsibilizazioa bultzatzen du, ikaskuntza aktiboa eta tokiko trantsizio energetikoan komunitate osoaren parte-hartzea sustatuz.

Bideo osoa