Nafarroako Gobernuak diru laguntza bat eman dio Elortzibarko Udalari “Noaingo Mocholi -Eloz industrialdeko urbanizazioa hobetzeko eta modernizatzeko” obra egiteko

Enpresa Sustapeneko zuzendari gerentearen ekainaren 13ko 257E/2024 Ebazpenaren bidez, Elortzibarko Udalari 900.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu zen, Noaingo Elorz- Mocholi industrialdeko urbaniazaioa hobetzeko eta modernizatzeko obrak egiteko, obra finantzatzeko

Gastua baimentzea Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorren kontura egingo da.

Elortzibarko Udalak “Noaingo Elorz-Mocholi industrialdeko urbanizazioa hobetu eta modernizatzeko” obra sustatu du, 900.000-ko aurrekontuarekin, honako hauek lagundu eta gauzatzeko:

  • Espaloi, galtzada eta aparkalekuetako zoladura egokitzea.
  • Berdeguneak egokitzea.
  • Seinaleztapen horizontala eta bertikala.
  • Argiztapen publikoa berritzea.
  • Euri-uren sarea konpontzea.
  • Aparkaleku berria sortzea.
  • Hiri-altzari berriez hornitzea.

OBRA: 100% Nafarroako Gobernuak diruz lagunduta.