Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu Sailak diru-laguntza bat eman dio Elortzibarko Udalari, “Noain-Taxoare txirrindulari-korridorea egokitzeko, bizikletentzako metropoli sarearekin eta bizikleta elektriko partekatuaren sistemarekin lotura segurua izan dezan”

Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 357E/2026 Ebazpenaren bidez, ebatzi zen 2026ko diru-laguntzen deialdian laguntza gehigarri bat ematea Tokiko Hiri Agenda egiteko. Hala, Elortzibarko Udalari 40.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion “Noain-Taxoare txirrindulari-korridorea egokitzea, bizikletentzako metropoli-sarearekin eta bizikleta elektriko partekatuaren sistemarekin segurtasunez lotzeko”.

Gastua baimentzea Nafarroako 2026ko Aurrekontu Orokorren kontura.