Nafarroako XI azoka ekologikoa

Irailaren 11n, 12an eta 13an Nafarroako Azoka Ekologikoa Noainera itzuliko da. XI. edizioa izango da aurtengoa, eta Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.

Asteburu osoan zehar, publiko guztientzako jarduera-programa zabala izango da: azoka, musika, haurrentzako jarduerak, hainbat elikagai ekologiko dastatzeko gune gastronomikoa, bisita gidatu eta interaktiboak…

Azokaren bidez, CPAEN/NNPEKek urtean zehar antolatzen dituen jarduera guztiak erakutsi nahi ditu, eta Nafarroako abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoa asteburu bakarrean bildu nahi ditu Noaingo Zentzumenen Parkea bezalako gune berezi batean. Horren harira, besteak beste, Ekomiradas argazki-lehiaketako argazki irabazleak aurkeztuko dira, eta CPAEN/NNPEKen hainbat eragileren produktuen dastaketak egingo dira.

XI. edizio honetako kartelak Nafarroako lurralde ekologikoa irudikatzen du, goitik ikusitako hainbat lursailen bidez. Nekazaritza ekologikoaren ezaugarri diren kolore eta testuren aniztasuna nabarmentzen da bertan.