Noáin (Valle de Elorz) / Noain (Elortzibar)udalerriaren izena aldatu eta Valle de Elorz / Elortzibar jartzea

Noain (Elortzibar) Udalak 2024ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko onartu zen udalerriaren izena aldatzea eta Elortzibar izena hartzea.

Erabaki hori Nafarroako Gobernuari igorri zitzaion, eta hark, 2025eko abenduaren 11ko erabakiaren bidez, izen-aldaketa hori onartu zuen, eta indarrean jarri da Nafarroako Aldizkari Ofizialean (43. zk.) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (54. zk.) argitaratu zenetik, biak 2025eko martxoaren 4koak.