JANTZI ZURE TXAPA! EUSKARALDIA HEMEN DA!!

Hemen da Euskaraldia! Maiatzaren 15ean ekin diogu eta etorriko diren hamaika egunetan zehar helduko diogu ariketa sozial masibo honi. Soinean eramango dugu gure prestutasuna eta gure txapa. Elortzibarren sareak egingo ditugu, hitzak eta begiradak trukatuko ditugu, gure artean, txapadunon artean, inoiz baino gehiago elkar ulertuko dugulako;

11 egun hauetan erronka polita daukagu.

1. Lehen hitza beti euskaraz.

2. Euskaraz badaki, erdaraz erantzun arren, eutsi euskarari!

Animatu Elortzibarren antolatutako ekimenetan parte hartzera.

Eta zuk, euskaraz egin ala ez, eskatu bestee zuri beti euskaraz egin diezazuten!

Euskaran mundu oso bat kabitzen den bezala, euskaldunok ere munduan leku bat dugulako, ekingo diogu laugarren aldiz aurrekaririk ez duen ariketa sozial masibo honi.