Diagnostikoaren emaitzen aurkezpena – Zainketen aldeko ituna

2024an, zainketen diagnostiko bat egin dugu Mankomunitatearen lurraldean, modu parte-hartzailean. Hori dela eta, lortutako emaitzak aurkezteko deialdia egin du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Proiektuaren lehen fase hau ixteko saioa da, baina hurrengoei hasiera ematekoa. Helburua da “Zainketen aldeko itunak” programari atxikitzea formalizatzea, pertsonei ahalik eta ongizate eta oreka handienarekin bizitzeko aukera emango dieten udalerri eta mankomunitate baterantz jotzeko.

Hauek izango dira aurkezpen saioak:

  • DATA: urtarrilaren 30a, osteguna
  • ORDUA: 17:00
  • LEKUA: LORENEA Udal Espazioa, Zentzumenen Parkea (Noain).

  • DATA: urtarrilak 31, ostirala
  • ORDUA: 9:30
  • LEKUA: Galar Zendeako Udalaren erabilera anitzeko gela. Udaletxe plaza,1 (Getze).

Eskertzen da etorriko zarela baieztatzea agenteigualdad@ssbnoain.com