Noaingo 5. eta 6. eremuetako Udal Planaren moldaketa egituratuaren barruko prozesu parte hartzailea

Udal Plana aldatzeko irekitako espedientean interesa dutenei bilera batera dei egiten zaie, udalerriaren hegoaldeko mugan bizitzeko erabilera izango duen antolamendu bat garatzeko. Bilera hori 2025eko martxoaren 4an, asteartean, egingo da, 19:00etan, “El Mirador” gizarte-etxean (Aireportu kalea, z/g), parte-hartze publikoko prozesua gauzatzeko, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.