Sarrigurengo bi bizilagunen hilketaren eta erasoaren aurreko adierazpen instituzionala

Atzo, otsailak 20, Sarrigurenen izandako giza hilketaren eta eraso lerriaren aurrean, non bi emakume biktima izan ziren, horietako bat senarrak ustez erail zuen indarkeria matxistaren kasu batean eta bestea larriki zauritu, egiaztapen ofizialaren zain, Elortzibarko Udalak adierazpen instituzional hau onartu du emakumeen aurkako indarkeria matxistaren adierazpen guztiak salatzeko:

  1. Elortzibako Udalak bere gaitzespenik handiena eta haserre sakonena adierazi nahi ditu duela gutxi ezagututako indarkeria matxistaren erailketaren aurrean.Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiek haien osotasun fisiko eta moralaren aurkako erasoa dakarte, eta ondorioz, giza eskubide guztien urraketa larri eta onartezina. Erailketa da matxismoaren adierazpen larriena eta lehen mailako arazo soziala, duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkakoa, batez ere hura pairatzen eta aurre egiten dioten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkakoa.
  2. Elortzibarko Udalak biktimen senideei eta ingurukoei elkartasuna adierazten die. Elortzibarko Udalak eskuragarri uzten ditu beharrezkoak izan daitezkeen udal-zerbitzuak, eta dolu ofizialeko hiru egun deklaratzen ditu udalerrian.
  3. Era berean, irmoki salatzen eta arbuiatzen ditu emakumeek jasaten dituzten indarkeria matxista guztiak, eta herritarrei gogorarazten die gure gizartean oraindik ere nagusi den emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpen direla.
  4. Gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko konpromisoa berretsi du, bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeria guztien aurkako politika aktibo, integral eta koordinatuak garatuz.
  5. Eta herritarrei dei egiten die rol aktiboa izan dezaten emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako borrokan. Guztion erantzunkizuna da emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenen aurrean jarrera aktiboa hartzea, eta ez onartzea, isilik ez geratzea eta indarkeria jasan dutenei gure babesa erakustea; azken batean, eraso matxisten aurkako erantzunkizun indibiduala eta kolektiboa hartzea.

Horregatik guztiagatik, Elortzibarko Udalak adierazten du erabat arbuiatzen duela Eguesibarren 2026ko otsailaren 20an gertatutako indarkeria matxista gertaera.