Noaingo Talluntxe industrialdeko zorua konpontzeko dirulaguntza

Noaingo (Elortzibarko) Udalak Talluntxe industrialdeko zorua konpontzeko obrak sustatu ditu, 80.726,65 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.

Obrak honako hauek dira: txorkoak betetzea, espaloiak konpontzea, 2/1215 lurzatiko bideak konpontzea eta asfaltatzea aparkaleku gisa erabiltzeko, eta “asto-bizkarrak” motako abiadura-murriztaileak egitea.

Enpresa Sustapeneko Zuzendaritza Nagusiak, irailaren 12ko 543E/2024 Ebazpenaren bidez, 54.296,74 euroko dirulaguntza eman dio Noaingo Udalari (Elortz Harana), obra horiek egiteko.