Truke eta txanpon libre azoka larunbat honetan Noainen

Larunbat honetan 11:00etatik aurrera Noaingo Foruen plazan truke eta txanpon libreko azoka bat dago.

Banku eta erakundeengandik independientea da ekimen hau. Komunitate aktiboak dituen mugimendu internazional batean integratuta dagoena. Komunitate aktibo horiek merkatu eta truke espazioak antolatzen dituzte ekonomia lokal, kolaboratibo eta jasangarriak sustatuz.

2022az geroztik antolatzen ari dira topaketa hauek Nafarroan. Urroz Villan hasi ziren eta gaur egun, modu ibiltarian antolatzen dira Nafarroako hainbat herri ezberdinetan. Elizondo, Arizala, Cortes, Tutera, Antsoain, Lizarra, Gares,… eta larunbat honetan Noainera iritsiko da. Animatu eta hurbildu ekimena ezagutu eta parte hartzera.