Zacatín azoka

Datorren URRIAREN 12an 12:00etatik 13:30etara beste Zakatin azoka bat ospatuko da Noaingo Foruen Plazan.

Zakatin doako azoka da, aldaketarik eta trukerik gabekoa. Bertan, parte hartzaileek erabiltzen ez dituzten gauzak utz ditzakete, eta behar dutena hartu.

Objektuak ekar ditzakezu (arropa, liburuak, landareak, baxera, jolasak…), behar ez duzun eta oparitu nahi duzun guztia, GARBI eta EGOERA ONEAN dagoena.

Eraman ditzakezu gustoko dituzun edo BEHAR dituzun objektuak. Ez da beharrezkoa ezer ekartzea zerbait eraman ahal izateko, ez da trukea.

Zakatinen oparitzeko gauzak baldin badituzu eta ez zara egun horretan egongo edo ez datorkizu ongi, Lorenean utz ditzakezue urriaren 8tik 10era 8.00etatik 15.00etara.

Antolatzailea: Elortzibarko Udaleko Agenda Local 2030

ZAKATINEN BOLONDRES IZAN NAHI BADUZU IDATZI agendalocal2030@noain.es EDO DEITU 948 07 48 48 TELEFONORA