Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 6ko 2025-957 Ebazpenaren bidez, Elorztzibarko Udalean zerbitzu anitzeko 3 langile plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu dira. Deialdi hori 2025eko abuztuaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (171. zk.) argitaratu zen.
Deialdiaren 3. oinarrian jasotako dokumentazioaz gain, Nafarroako toki-entitateren batean zerbitzuak eman dituzten pertsonek, lehiaketaren oinarrian baloratzeko, lan egindako aldien jatorrizko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, 6. oinarriak ezartzen duen bezala baloratzeko.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko irailaren 17a arte, 17a barne.
Eranskina 1 – Eskaera
OHARRA: Deialdiaren 4.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, baztertutako izangaiek hamar egun balioduneko epea dute behin behineko zerrenda deialdiaren fitxa argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, erreklamazioak egin eta, hala badagokio, egindako akatsak zuzentzeko. (http://www.noain.es)
2025eko azaroaren 8an egindako test motako ariketa teorikoaren enuntziatua
Erantzun zuzenen orria, 2025eko azaroaren 8a
Kalifikazio-epaimahaiaren akta, 20205eko azaroaren 10koa, plikak jendaurrean irekitzeari buruzkoa
2025eko abenduaren 1eko kalifikazio-epaimahaiaren akta, lehiaketa faseko puntuazioa
2026ko martxoaren 6an, ostiralean, proba praktikoa egiteko zerrenda
2026eko martxoaren 10eko kalifikazio-epaimahaiaren akta, proba praktikoaren behin-behineko emaitzak
Bost egun naturaleko entzunaldi-epea hasten da, eta interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.