Interesadun guztiei jakinarazten zaie 2019ko 1. seihilekoari dagokion Hiri-lurreko eta Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2019ko maiatzaren 20an hasiko dela eta ekainaren 28an bukatuko dela.
2019ko ekainaren 29tik 2019ko uztailaren 28a arte, biak barne, ordainagiriek %5eko errekargua izango dute.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, ordaindu gabeko erreziboak Agentzia exekutibora bidaliko dira jakinarazpenik gabe eta dagozkien errekarguak , interesak eta kostuak ezarririk.
Helbideratutako ordainagiriak 2019ko ekainaren 28an
Helbideratu gabeko zergak Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko dute ordainketa Udalak postaz bidalitako ordainagiria erakutsiz. Ez baduzue jaso, Noaingo Foruen Plaza, 3n dauden gure bulegoetatik pasa zaitezkete kopia bat jasotzeko.
Borondatezko epearen barruan, Nafarroako Rural Kutxako helbideratu gabeko agiriak ordaintzeko ordutegia 8:15etik 10:00etara, astelehenetik ostiralera.
Edictos sobre anuncios de cobro Contribución Urbana y Rústica 1º semestre año 2019