Noain Elortzibarko Udalean “Linea berdea” zerbitzuaren ezarpena

2018ko abenduan Noain elortzibarko Udala estatu mailan 400 udalerrik baino gehiago parte hartzen duten Linea Berdearen zerbitzuari atxiki da.

Zerbitzu honek udalerriko hiri tresnerietan sortzen diren kalteak jakinarazteko kanal zuzena eskaintzen du. Herritarren parte hartzea sustatzeko tresna horri esker, Udalak udalerriko beharrak ezagutu nahi ditu jakinarazitako auziei irtenbidea emateko asmoz.

Linea Berdea zerbitzuaren ezarpenari buruzko prentsa-oharra

ZERBITZURAKO SARBIDEA

2017-2018 ikasturteko euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia

Noain (Elortzibar) Udaleko Alkatearen ebazpenaren bidez, euskara ikasteko diru-laguntzen deialdia onartu zen (2017ko irailetik / 2018ko ekainera), BDNS (Identifikazioa): 413690.

https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2018/180/Anuncio-62/

Dirulaguntzen emate eta ukatzeari buruzko behin-behineko ALKATETZAREN EBAZPENA,

Abenduaren 21eko alkatetzaren ebazpena eskabideen emateak eta deuseztapenak erabakitzeko

 

HIRI KANPALDIAK GABONETAN

2 TXANDA, ABENDUAREN 24TIK URTARRILAREN 4RA

GAIA: “UNIBERTSOA ETA BERE SEKRETUAK”

ADINA: 3 – 12 urte bitarteko haurrentzat (2006 – 2014 urteen artean jaio direnentzat)

LEKUA: Noain, San Miguel Ikastetxe Publikoa

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK: ABENDUAREN 12TIK 18RA

TELEFONOAREN BIDEZ: 649909519 (ordutegia: 10.00etatik-12.00etara izen-emate egunetan)

WEBORRIAREN BIDEZ: http://www.campamentosdenoain.wordpress.com

Plaza mugatuak: 25. Izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Plazak betetzen badira, Mankomunitatearen udalerrietan erroldaturik daudenek lehentasuna izango dute.

ANTOLATZEN DU:

Noain aldeko OGZaren Mankomunitatearen Berdintasun Programa.

Gabonetako Hiri Kanpaldien Kartela

NOAINGO UDALAK (ELORTZIBAR) TOKIKO AGENDA 21EKO ERABERRITZEARI EKIN DIO

 

Jendaurreko prozesua Aurkezpen Bilerarekin eta herritarren parte hartzeko eztabaida guneekin hasi da.

Noain Elortzibarko Udala Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin Tokiko Agenda 21eko eraberritzea sustatzen ari da. Agendak planifikaziorako lanabesa da eta udalerriko jasangarritasuna eta gizarte, ekonomia eta ingurumenaren arteko oreka lortzea du helburu.

Noainen oso arrakastatsua izan da Agenda 21eko ezarpena. Orain dela 15 urte baino gehiago hasitako prozesu baten bidez, martxan jarri dira , udal kudeaketaren barnean ingurumeneko baloreak integratzeko ekimenak. Urte horietan zehar egindako lana udalerriko jasangarritasunaren egoera errebisatzeko unea da. Bultzada berri bat emateko,Agenda 21eko helburuak eta neurriak birpentsatzeko garaia iritsi da.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatutako 21eko Agendaren marko berria hiru fasetan antolatzen da:

  • Jasangarritasunaren auditoretzaren hasiera
  • Jasangarritasunaren Diagnostikoa
  • Ekintza Plana eta Jarraipen Plana

Arbunies eta Lekunberri Elkartuak kontsultari espezializatuak diseinatutako eta kudeatutako prozesua 2018ko ekainean hasi da, jasagarritasunaren auditoretzaren hasierarekin, udalerriaren egoera orokorraren analisia, eta, azaroan zehar osatuko dugu jasangarritasunaren diagnosi parte hartzailearekin.

 

HERRITARREK PARTE HARTZEKO GALDETEGIA

Kafe solasaldia: “Las relaciones amorosas en la sociedad neoliberal”

Azaroaren 25aren inguruan, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko eguna, programatutako jardueren artean kafe solasaldi honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Bertan, Paola Damonti adituak  emakume eta gizonenen arteko amodiozko harremanak nolakoak diren gaur egungo gizartean eta  horren eragina nolakoa den desberdintasunen errepikapenean azalduko digu.

Hitzaldia “Las relaciones amorosas en la sociedad neoliberal” azaroaren 29an, osteguna, 17:30ean izango da, Lorenean (Noain)

Saioaren kartela

X