Bandoa – Bero boladak eragindako muturreko arriskuaren aurrean suteak prebenitzeko ezohiko neurriak

Bero boladak irauteak, tenperatura altuek, hezetasun txikiak eta datozen egunetarako iragarritako baldintza metereologikoek muturreko sute-arriskuko egoera eragin dute, eta horrek arrisku larria dakar segurtasunerako, etxebizitzarako, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiagietarako, azpiegituretarako, natura-ondarerako eta udalerri osoarentzat.

Elortzibako Udalak lehentasunezkotzat jotzen du sute bat eragin dezakeen edozein jokabide prebenitzera bideratutako neurriak hartzea, eta herritar guztiei erantzunkizun eta lankidetza handiena eskatzen die.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 e) eta 21.1 m) artikuluek Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenak baliatuz, bai eta segurtasunaren, babes zibilaren eta ingurumenaren babesaren arloko udal-eskumenak erabiliz ere, eta, halaber, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin eta aplikatu beharreko gainerako araudiarekin bat etorriz,

JAKINARAZTEN DUT

Bando hau jakinarazten denetik aurrera, eta muturreko arrisku-egoerak dirauen bitartean, debekatuta dago udal-mugarte osoan sutea eragin dezakeen su-foku bat sortzeko moduko edozein jarduera egitea.

Bereziki, honako hauek debekatuta daude:

  • Su-artifizialak, suziriak, petardoak, trakak eta beste edozein artikulu pirotekniko jaurtitzea edo erabiltzea.
  • Farol hegalaridunak edo sua edo sugarra erabiltzen duen beste edozein gailu aireratzea.
  • Kanpoan suak egitea, sua piztea edo erretze-lanak egitea.
  • Nekazaritzako, basogintzako edo lorezaintzako hondakinak erretzea, administrazio eskudunak berariaz baimendu ez badu.
  • Barbakoak, sukalde eramangarriak, kanpin-sukaldeak edo sugarra sortzen duen beste edozein elementu erabiltzea, erabilera horrek sute-arriskua sor dezakeen tokietan edo agintaritza eskudunak debekua ezarria duenean
  • Zigarrokinak, pospoloak edo goritasunean dauden bestelako materialak botatzea edo abandonatzea
  • Sugarra, beroa, txinpartak edo partikula goriak sortzeagatik sutea eragin dezakeen beste edozein jarduera.

HERRITARREI DEIA

Herritar eta bisitari guztiei lankidetza eskatzen zaie.

Sute zantzurik antzemanez gero, berehala deitu beharko da 112 larrialdi-telefonora, su-fokuaren kokapen zehatza adieraziz eta larrialdi-zerbitzuek emandako jarraibideak betez.

ZAINTZA ETA BETEARAZPENA

Elortzibarko Udaltzaingoak, Foruzaingoarekin, Guardia Zibilarekin,Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuarekin eta Segurtasun Zibilerako gainontzeko zerbitzuekin elkarlanean, bando honetan xedatutakoa zorrotz betetzen dela zainduko du. Horretarako, beharrezko prebentzio-neurriak hartuko ditu, eta Bando honen aurkako jokabideak antzemanez gero, dagozkion salaketak aurkeztuko ditu.

ZEHAPEN-PROZEDURA

Bando honek ez du arau-hauste edo zehapen berririk ezartzen; indarrean dagoen araudia betetzeko betebeharra gogorarazten du. 

Bando honetan jasotako debekuak ez betetzeak, egitateen izaeraren araberam dagozkion zehapen-prozedurak hastea ekar dezake, babes zibilaren, ingurumenaren, mendien, jendaurreko ikuskizunen, herritarren segurtasunaren eta aplikatu beharreko gainerako araudi sektorialaren arabera.

Era berean,erantzuleek eragindako kalteak ordaindandu beharko dituzte, antolamendu juridikoak hala agintzen duenean. 

ERANTZUNKIZUN PENALA 

Orobat gogorarazten da egitateek larritasun berezia dutenean, pertsonen bizitzarako edo osotasun fisikorako arriskua sortzen dutenean edo legeria penalean aurreikusitako inguruabarretan baso -sutea edo bestelako sutea eragiten dutenean, gertakariak Agintaritza Judizialaren eta Fiskaltzaren esku jarri ahal izango direla. Horrek Zigor Kodean aurreikusitako erantzukizun penalak eskatzea ekar dezake, dagozkien administrazio- eta erantzukizun zibilen kalterik gabe.

Suaren erabilera arduragabeak ez du soilik natura-ondarea eta ondasun publiko zein pribatuak arriskuan jartzen; suteak itzaltzeko lanetan diharduten pertsonen eta herritarren bizitza ere arriskuan jartzen du.

INDARREAN JARTZEA

Bando hau argitaratzen den unean bertan izango ditu ondorioak, eta indarrean egonen da Alkatetzak berariaz indargabetzea erabaki arte edo hura justifikatzen duten ezohiko inguruabarrak desagertu arte.