Etxepare saria

Etxepare saria Nafarroako 20 entitate baino gehiagok haien euskara zerbitzuen bidez antolatzen duten literatura saria da. Haurrentzako euskarazko album ilustratuak sortzeko eta argitaratzeko saria da. Literatura lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin jaio zen, eta gaur egun kulturak duen funtzio linguistikoan sakontzea ere helburu du. 2004an bide honi ekinez geroztik, 16 izan dira saritu eta argitaratu diren album ilustratuak.

Etxepare sariaren oinarriak urtearen hasieran argitaratzen dira. Idazle eta ilustratzaileek hiruzpalau hilabeteko epea izaten dute beren lan proposamenak aurkezteko. Epaimahaiak ebatzi ondoren, uda aitzinetik ematen da jakitera zein den saritutako album ilustratua. Ondoren saritutako lana Pamiela argitaletxearen esku gelditzen da, eta urtea bukatu aitzinetik albuma argitara ematen da.

Informazio gehiago hemen.

Ze Berri

Ze Berri? euskararen sustapenerako eta soziolinguistikaren arloko gaien zabalkunderako argitalpen bat da. Ze Berri? aldizkaria sortzearen ideia 1994. urtekoa da. 14 Udal eta hiru kontzeju izan ziren bultzatzaileak, beraien Euskara Zerbitzuen bidez. Gaur egun aldizkaria nabarmen zabaldu da. Parte hartzen duten toki entitateak dira: Aibar / Oibar, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Artazu, Berbintzana, Mañeru, Mendigorria, Miranda de Arga, Obanos, Tirapu, Zirauki, Atetz, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Galarko Zendea, Erroibar – Auritz – Orreaga – Luzaide – Artzibar, Eguesibar, Estella / Lizarra, Ezkabarte, Esteribar, Uharte, Lizoainibar-Arriasgoiti, Longida, Irunberri, Irantzu Mankomunitatea, Noain-Elortzibar, Odieta, Orkoien – Oltza Zendea – Etxauri, Orotz-Betelu, Iruña, Gares, Izagaondoa, Roncal / Erronkari – Zaraitzu, Urrotz-Hiria, Atarrabia eta Zizur Nagusia. Egun aldizkariak 80.995 aleko tirada du –Nafarroako tirada handiena duen aldizkaria bihurtuz- eta udalerrietako postontzietara iristen da Ilunberri eta Iruñean salbu, bertan banaketa selektiboa egiten baita eta Iruñak zenbaki guztiak etxean jaso ahal izateko harpidetza eskaintzen du. Nafarroako Gobernuak Euskarabidearen bitartez parte hartzen du proiektuan.

Ikusi Ze Berri? aldizkaria

Euskaraldia

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Euskaraldia ondoko helburuekin sortu da:

  • Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko
  • Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea
  • Inertziak apurtzea
  • Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea
  • Gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez
  • Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea
  • Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea

Euskaraldiaren hurrengo edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Informazio gehiago hemen.

X